Ikatz-papera idazmakinak, talkazko inprimagailuak edo, besterik gabe, eskuz idazteko orduan kopiak aldi berean egiteko aukera ematen duen orria da.

Ikatz-paper orria.

Kopiatzeko metodo hau tintaz, argizariaz edo ikatzaz (hortik ikatz-papera deitzen zaio) bustitzen da alde batetik, idazmakinak edo arkatzak egindako presiopean orri berri batera pasatzen dena, ikatz-papera jatorrizko orriaren eta kopia egingo den orriaren artean jartzean. Presiopean egiten denez, ez da erabilgarria kopia gehiegi egiteko.

Ingelesez, sortutako kopiari carbon copy (ikatz-kopia) deitzen zaio. Gaur egun, izendapen hau posta elektronikoko sistemetan erabiltzen jarraitzen du, "CC" inizialekin jatorrizko baten kopia dela adieraziz.

1801ean Pellegrino Turri, asmatzaile italiarrak, ikatz-papera [1] asmatu zuen bere idazmakina mekanikoari, lehenetariko bati, tinta emateko, [2] Ralph Wedgwood-ek ikatz-paperaren lehen patentea lortu zuen 1806an [3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu