Ikas komunitate

Ikaskuntza komunitate» orritik birbideratua)

Ikas komunitateak edo ikaskuntza komunitateak hezkuntzari begira xede berdinak partekatzen dituen pertsona multzo bat da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasteko, komunitate osoaren jakintza-maila gehituz horrela. Ikasketa edo ikaskuntza dialogikoa[1][2] da sistema honetan sustatzen dena eta erabiltzen diren Jarduera arrakastatsuen artean aipagarrienak, agian, talde elkarreragileak antolatzearena eta solasaldi dialogikoak. Paulo Freire brasildarra izan da ikas komunitateak garatu dituen pedagogo ezagunena[3].

Ikas komunitateetan ikasketa parte hartzailea eta kooperatiboa sustatzen da

Ikas komunitateetan jendea aurrez aurre elkartzen bada ere, internetek eskaintzen dituen aukerez baliatuz, ikaskuntza-ziberkomunitateak (cCA)[4] sortzeko ahaleginak egiten ari dira.

Bibliografia aldatu

  • M. Luisa JAUSSI (Koord.), Cristina GARRE et al., Euskadiko Ikaskuntza Komunitateak : guztientzako hezkuntza- erantzuna informazioaren gizartean, Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2002.
  • Ramón FLECHA, María PADRÓS, Ignasi PUIGDELLÍVOL. Comunidades de Aprendizaje: transformar la Organización Escolar al servicio de la Comunidad[5]. 2003.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu