Ido Kedar
Ido Kedar estatubatuar idazle eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da[1][2].
Ido Kedar | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta aktibista |
Bizitza
aldatuBi urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten. Handik gutxira, portaera-analisi aplikatuan matrikulatu zuten, non eguneroko zereginak egiteagatik janaria eman zioten[1][3]. Ez du ahoz hitz egiten, eta zazpi urte bete arte, hizkuntza ulertu eta irakurtzeko gai izan arren, ez zuen uste besteek bere adimena aurkituko zutenik[2]. Soma Mukhopadhyay hezkuntza bereziko irakasleak komunikatzen lagundu zion[1][4][5]. Horretarako tableta bat erabiltzen du, eta laguntzarik gabe idazten du[1][2][5].
Komunikatzen trebeago hasi zenean, gutxiago isolatu ahal izan zen, komunikatzeko gogoa erakutsiz. Eskolan goi-mailako ikastaroetara joan zen eta gero unibertsitatean ikasten hasi zen[6].
Nerabezaroan hasi zen idazten. Ido in Autismland saiakera-bilduma hamasei urte baino lehen idatzi zuen[7]. Bere lanetan Kedarrek portaera-analisi aplikatua erabiltzea[8] eta pertsona autisten, batez ere komunikazio erraztua erabiltzen dutenen, ahotsen eta pentsamenduen baztertzea[7][9][10] kritikatzen ditu.
Batzuetan ekitaldietan parte hartzen du, hitz egiten ez duten beste pertsona autistei komunikazioan aurrerapenak egiten laguntzeko[2][1][11].
2018an, Kedarrek In Two Worlds eleberria argitaratu zuen. Irish Independent egunkariak hitz eguten ez duen pertsona autista batek argitaratutako lehen eleberri izendatu zuen[7].
Sariak
aldatu- 2013: Tikkun Olam saria (Ido in Autismland liburuarengatik)[12]
Lanak
aldatu- Ido in Autismland: Climbing Out of Autism's Silent Prison (2012)
- In Two Worlds (2018)
- I Was Born Unable to Speak, and a Disputed Treatment Saved Me (artikulua, 2018)[13]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e (Ingelesez) Curwen, Thomas. «In the ‘silent prison’ of autism, Ido Kedar speaks out» Los Angeles Times 2013-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «'Communication is a basic human right': How this man with nonverbal autism found his voice» CBC 2018-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) DeVita-Raeburn, Elizabeth. «Is the Most Common Therapy for Autism Cruel?» The Atlantic 2016-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Alpert Reyes, Emily. «Voices from the spectrum: Autistic people deal with the coronavirus» Los Angeles Times 2020-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ a b (Ingelesez) Zeliadt, Nicholette. «Revealing autism’s hidden strengths» Spectrum (Simons Foundation) (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) McCollum, Sean. (2016). «A New Frame of Mind: What autistic students wish you knew about who they are and how they learn» Education Digest 82 (2): 45-46..
- ↑ a b c (Ingelesez) Murphy, Adrienne. «Autism turned inside out: The teens changing the narrative» Irish Independent 2019-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Gold, Becky. (2021). «Neurodivergency and Interdependent Creation: Breaking into Canadian Disability Arts» Studies in Social Justice 15 (2): 214. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Heyworth, Melanie; Chan, Timothy; Lawson, Wenn. (2022). «Perspective: Presuming Autistic Communication Competence and Reframing Facilitated Communication» Frontiers in Psychology 13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Lebenhagen, Chandra. (2020). «Including Speaking and Nonspeaking Autistic Voice in Research» Autism in Adulthood 2 (2): 128-131. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Teen with severe autism to share story» California Lutheran University (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ (Ingelesez) «Ido Kedar» Diller Teen Awards (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Kedar, Ido. «I Was Born Unable to Speak, and a Disputed Treatment Saved Me» WSJ (Dow Jones & Company) 2018-09-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).