Idilio (Léon Bonnat)

Léon Bonnaten margolana

Idilio (frantsesez: Idylle) Léon Bonnat lapurtar margolariaren margolan bat da, oihal gaineko olio pinturaren teknikarekin 1890ean egina. Gaur egun Baionako Léon Bonnat museoan dago ikusgai. Parisko 1900eko Nazioarteko Erakusketan erakutsi zen. Neurri hauek ditu: 202 (altuera) × 122 (zabalera) cm.

Idilio (Léon Bonnat)
Jatorria
Sortzailea(k)Léon Bonnat
Sorrera-urtea1890
IzenburuaIdylle
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala
Dimentsioak202 (altuera) × 122,5 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaLéon Bonnat museoa
BildumaLéon Bonnat museoa
Inbentarioa53
Historia
Erakusketak1900eko Nazioarteko Erakusketa (Paris)

Deskribapena aldatu

Gai mitologikoa du. Eszenan, emakume bat eta gizon bat biluzik ageri dira. Bikote gaztea izadiko leku babestu batean dago, zuhaitz handi baten babesean, dantza antzeko mugimendu batean, nahiz eta emakumea oso estatiko egon. Aurrez aurre jarrita, eskuak altxatuta eta elkartuta dituzte. Biak, baina batez ere neska, argi bizi baten azpian daude; eta hori da margolanaren ezaugarri nagusia, argia. Mutilaren aurrealdea ikusten da, sexu organoak landarez estalita dituela. Neska, aldiz, bizkarrez ikusten dugu.

Behean, ezkerraldean, margolariaren izena dago idatzita.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu