Iñigo Larrea

Erdi Aroko euskal pirata

Iñigo Larrea (Asteasu, XV. mendea) Erdi Aroko euskal pirata izan zen.

Iñigo Larrea
Bizitza
JaiotzaAsteasu
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpirata

Biografia

aldatu

1476an Gaztela eta Leongo errege eta Ingalaterrako erregeen arteko harremanen testuinguran, Londrestik Gipuzkoara balio handiko gauzak zeramatzan itsasontsi batean bost euskaldun agertu ziren eraman zitzatela eskatuz, haiek ziren Mitxel Likona oriotarra, Iñigo Larrea asteasuarra, Mutrikuko beste bat eta Bizkaiko Jaurerriko beste bi lagun. Bidaiaren erdian ekaitz handi batek harrapatu zituen eta bi egunez aritu ziren marinelak lanean, barkua hondoratu ez zezan. Leher eginda lotara joan ziren eta orduan, bost lagunek tripulazio osoari burua moztu eta itsasontzitik bota zituzten. Zehazki, hogeita hamairu pertsona erail zituzten. Orduan, itsasontzia Galizira bidean jarri eta Pero Álvarez de Sotomayorren laguntzarekin itsasontziaz desegin eta haien herrietara itzuli ziren.[1]

Denbora gutxira eraildakoen gorputzak Britaniara heldu ziren eta batzuen nortasuna ere ezagutzea izan zuten, horrela euskaldunak errudun zirelaren ondoriora iritsi ziren. Ingalaterran Gaztelako enbaxadorea zena, Sasiola jauna gipuzkoarra zen ere eta Errege-erregina Katolikoei gertatutakoa jakinarazi zien. Piratak atxilotzea agindu zioten Errege-erreginak Pascual Mygallez (edo Miguélez) Arrecheari, Gipuzkoako probintziako alkatea zena Getaria ordeztuz. Likona eta Larrea ihes egin zuten eta ezin izan zituzten topatu.[1]

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Bazán, Iñaki. (2006). ““Degollaron a todos los dichos treynta e tres yngleses e asy degollados dis que los lançaron en la mar”: Las hermandades vascas y la lucha contra la piratería en la Baja Edad Media”. Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 5, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia-San Sebastián., 69-93 or..

Kanpo estekak

aldatu