Hotsa eta ardaila
Hotsa eta ardaila (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Sound and the Fury) William Faulkner estatubatuar idazlearen laugarren eleberria da. 1929an argitaratu zen.
Hotsa eta ardaila | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Idazlea | William Faulkner (1929) |
Argitaratze-data | 1929 |
Generoa | Eleberri gotikoa |
Jatorrizko izenburua | The Sound and the Fury |
Herrialdea | ![]() |
Orrialdeak | 336 |
ISBN | 0-679-73224-1 |
OCLC | 21525355 |
Euskaraz | |
Izenburua | Hotsa eta ardaila |
Itzultzailea | Maria Garikano |
Argitaratze-data | 1992 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 333 |
ISBN | 9788479921965 |
James Joyceren "Ulyses" eleberriaren eragina nabarmena da. AEBetako hegoaldeko sendi baten gainbehera eta hondamena dira eleberriaren gaia. William Faulknerrek Compsondarren gorabeherak kontatzen ditu sendiko hiru kideren eta Dilsey neskame beltzaren bitartez.
Argumentua
aldatuLehen zatian, erdieroa den Benjy anaia gazteena da narratzailea. Bigarrenean, Quentin bere anaia zaharrena, Harvarden bere burua hil baino lehen. Hirugarren zatia mutiletan bigarrena den Jasonek kontatzen du. Laugarren zatian narratzailea orojakilea da. Hala ere, azken zati honetan ikuspegi nagusia Dilsey neskame beltzarena da. Zati honi esker, besteetan agertzen diren pasarte batzuek zentzua hartzen dute. Badago beste pertsonaia nagusi bat, Candace (Caddy) arreba, narratzailea ez dena.
Euskaratuta
aldatuFaulknerren idazlanetatik euskaratu den bakarra da. Ibaizabal argitaletxeak argitaratu zuen, 1992an, eta itzultzailea Asun Garikano izan zen.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |