Hortz-haginetako min

Hortzetako mina

Hortz-haginetako mina[1] hortzetako edo bere euskarri-egituretako mina da, hortzetako edo beste gaixotasunek eragiten dutena.[2] Larria denean, loari, elikadurari eta eguneroko beste jarduera batzuei eragin diezaieke. Bere fisiopatologia dela eta, eta agertzen den lekuan oinarrituta, gizakiek jasan dezaketen minik handienetakotzat jotzen da.

Hortz-haginetako min
Deskribapena
Motaorofacial pain (en) Itzuli, dental disease (en) Itzuli
mina
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10K08.8
GNS-9525.9
DiseasesDB27698
MeSHD014098

Ohiko kausak hauek dira: pulpitisa (normalean txantxarei, hortz-traumari edo beste faktore batzuei erantzunez), hortz-hipersentikortasuna, periodontitis apikala (lotailu periodontalaren eta hezur albeolarraren hantura sustraiaren apizearen inguruan), hortzetako abzesuak (tokiko zorne-bildumak), osteitis albeolarra edo gingibitis ultzeroso nekrotizatzaile akutua.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Segen JC. (2002). McGraw-Hill Concise Dictionary of Modern Medicine. The McGraw-Hill Companies.
  3. (Ingelesez) Allison, J. R.; Stone, S. J.; Pigg, M.. (2020ko azaroa). «The painful tooth: mechanisms, presentation and differential diagnosis of odontogenic pain» Oral Surgery 13 (4): 309–320. doi:10.1111/ors.12481. ISSN 1752-2471..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.