Hongi

maori kulturatik mundura hedatu den agurtzeko era, kopetak elkarren kontra igurtziz

Hongi maorien agur tradizionala da, bi pertsonek sudurra elkarrekin estutuz egiten da. Batzuek, aldi berean, kopetak ere elkarrekin ukitzen dituzte[1]. Agurra, Māorien arteko bilkura tradizionaletan erabiltzen da[2], baita pōwhiri bezalako zeremonia garrantzitsuetan ere. Ondoren, bostekoa eman daiteke[3].

Ameriketako Estatu Batuetako militar bat maori batekin hongia egiten.

Hongian, ha (bizitzaren arnasa) trukatzen da era sinbolikoan. Agur horren trukearen bidez, manuhiriak, bisitariak, tangata whenua, lurreko jendearekin nahasten dira, eta lotura bat ezartzen dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Hongi, our national greeting» Stuff (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  2. (Ingelesez) «Maori | History, Traditions, Culture, Language, & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  3. (Ingelesez) Ōtākou, Māori ki Te Whare Wānanga o. «Pōwhiri» www.otago.ac.nz (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).

Kanpo estekak

aldatu