Holstebro Danimarkako Erdialdeko Jutlandiako eskualdean dagoen hiria da.

Holstebro
hiria
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaErdialdeko Jutlandiako eskualdea
Posta kodea7500
Geografia
Koordenatuak56°21′29″N 8°37′03″E / 56.3581°N 8.6175°E / 56.3581; 8.6175
Map
Azalera351 km²
Altuera14 m
Demografia
Biztanleria37.220 (2024ko urtarrilaren 1a)
731 (2022)
Metropolia57.020
Dentsitatea115 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBrașov, Altea, Bad Kötzting, Bellagio, Bundoran, Granville, Houffalize, Meerssen, Niederanven (en) Itzuli, Preveza, Sesimbra, Sherborne, Karkkila, Judenburg (en) Itzuli, Chojna (en) Itzuli, Kőszeg (en) Itzuli, Sigulda, Sušice, Türi Rural Municipality (en) Itzuli, Zvolen, Prienai (en) Itzuli, Marsaskala, Siret (en) Itzuli, Agros (en) Itzuli, Škofja Loka eta Tryavna (en) Itzuli
http://www.randers.dk/

Historia

aldatu

Storåen errekaren pasabidean sortu zen hiria, gerora zubia eraiki zuten. Izena holdested ved broen izan bide zen hasieran, danieraz "zubiaren ondoan dagoen deskantsatzeko gunea" esan nahi du. Ribeko apezpikua zen Thygek aipatzen du lehenengo aldiz 1274ean. 1552an suak erre zuen hiriaren zatirik handiena.

Gaur egun Jutlandia mendebaldeko hiri industrial, merkatal eta kulturala da.

Kultura

aldatu

Bizitza kultural handia duen hiria da. Bertan izan zuen egoitza Peter Schaufuss Ballet Konpainiak 1997 eta 2009 artean. Aipatzekoak dira era berean Odin Antzokia eta 1991ean eraiki zen Holstebro Convention and Culture Center. Hainbat museo ere baditu, garrantzitsuena arte museoa izanik.

Uda bukaeran Holstebro Festive Week jaialdia ospatzen da urtero.

Hiri senidetuak

aldatu

Douzelage taldeko partaidea da. Talde honetan Europako 24 herrialdetako hiri bana dago.

Holstebrotar ezagunak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu