Holandako barruak Joan Mirók 1928ko udan margotutako hiru pinturen sorta da. Lan hauen inspirazioa urte horretan Belgika eta Holanda ezagutzeko egin zuen bidaian eta horren bitartean ezagutu zituen margolanak, bereziki bi margolari flandestarrenak: Martensz Sorgh eta Jan Steen. Miró artista horien hiru lan hartu zituen bere modura birmoldatzeko. Garai hartako Miróren oso lan errepresentatiboak dira hirurak. Lan hauek, suposatzen duten bi garai oso desberdinen arteko zubia izanik, espezialisten artean interes handia eragin dute.

Holandako barruak saila
Jatorria
Sortzailea(k)Joan Miró
Sorrera-urtea1928
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa, Veneziako Peggy Guggenheim Museoa eta Metropolitan Museum of Art

Lanen ezaugarriak

aldatu
  • Holandako barruak I: Martensz Sorgh (1661) egilearen "Laud jotzailea"ren bertsioa.[1]
  • Holandako barruak II: Jan Steen (1665) egilearen "Haurrek katu bati dantzatzen irakasten"ren bertsioa.
  • Holandako barruak III: hau da konplexuena lan desberdinetan oinarritzen baita, guztiak Steenenak: "Hegaztien oilategia" (1660), "Emakume gaztea bainuan" (1659), "Maitasunez gaixotutako emakumea" (1660), "Emakume gaixoa eta doktorea" (1660 ingurukoa) eta "Emakumea apai-mahaian" (1661-1665).

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu