Hizkuntza-superestratu

hizkuntza baten lurraldean sartu den beste hizkuntza batek, bertatik desagertu ondoren, jatorrizko hizkuntza hartan uzten dituen ezaugarri linguistikoen multzoa

Hizkuntza-superestratu kontzeptuak lurralde batean beste bat, inbaditzailea, ezartzen denean denboraldi batean, ondoren atzera egiteko baina hizkuntza indigenan aztarnak uzteko fenomenoa izendatzen du. Hizkuntza inbaditzaileak atzera egiten du baina haren ezaugarriak, modu batez, hizkuntza inbadituan gelditzen dira. Laburbilduz, hizkuntza arrotzak utzitako aztarna linguistikoak bertako hizkuntzan.

Euskal Herriko lurralde batzuetan hori gertatu zen historikoki latinarekin: zenbait tokitan euskararen gainean ezarri zen baina gero, berriro ere, latina desagertu zen. Hala ere, bertako hizkuntzan haren aztarnak utzi zituen.

Garbiago ikus daiteke herri germanikoen inbasioarekin penintsulan. Erdi Aroan herri horiek penintsulako lurralde askotan bertakoekin nahastu ziren eta hizkuntza ohitura berriak ekarri zituzten. Herri-indigenek ez zuten haien hizkuntza galdu, gehien batean latin arrunta, baina hizkuntza berrien elementuak jaso zituzten. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. Barquín, Amelia. (2000). [www.ueu.eus/download/artikulua/uztaro35_3.pdf «Latinetik hizkuntza erromanikoetara: euskararen hurbileko erromantzeak»] Uztaro (35).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu