Hizkuntza-erregistro formal

Hizkuntza-erregistro formala edo jasoa eremu formaletako erabileran erabiltzen den hizkuntza-erregistroa da.

Testuinguru formal batean, jendaurrean, hizlariek ez dute hitz egiten lagunartean hitz egingo balute bezala.

Hizkuntza irakasleek, idazleek, gidoilariek, itzultzaileek eta sorkuntzaren arloko gainerako hizkuntza-erabiltzaileek oso kontuan hartu behar dute hizkuntza-erregistroaren egokitasuna. Esate baterako, itzultzaile batek ezin du erregistro berbera erabili bi kardinal metafisika kontuez latinez eztabaidan bere hizkuntzara ekartzen baditu edo bi rapero jatorrizko soziolektoan elkarri zirika itzultzen baditu. Batzuek, kardinalek, hizkuntza-erregistro formala erabiliko dute, besteek, raperoek, kolokiala.

Hizkuntza formalak ezaugarri bereziak ditu, ahoskeratik hasi eta hitzen hautaketaraino. Hitz arrunt askok badituzte sinonimo neutro, kultu eta kolokialak.

Euskarak, gainera, ematen ditu aditzak jokatzeko hainbat aukera eta, esate baterako, goiko adibideko elkarrizketa, hika, zuka edo berorika itzul daiteke. Alokutiboa erabil daiteke edo eztabada.

ErreferentziakAldatu