Eztabada euskararen oinarrizko tratamendua da, alokutiboa ez dena. Teorian, euskalki guztietan ezagutzen eta erabiltzen da. Praktikan, ordea, baztertuxea dute eztabadakako tratamendua —Luis Luziano Bonapartek «indéfini» deitua— sortaldeko hizkera batzuetan.

Euskaraz, solaskidea edo hizketa-laguna tratatzeko hainbat modu ditugu. Alde batetik, pertsona-izenordain bat baino gehiago daude hizketa-lagunari erreferentzia egiteko: hi, zu, xu, berori. Beste alde batetik, izenordain jakin batzuk aukeratuz gero (hi, adibidez), aditz berezi bat —alokutiboa deritzona— erabili beharra dago: NOR, NORI eta NORK sintagmei dagozkien pertsona-markez gainera, hizketa-lagunari dagokion pertsona-marka agertuko da halako aditz alokutiboetan (Aita etorri DUK nire bila).

Bi ezaugarri hauek uztartzea du bereizgarri eztabadakako tratamenduak:

  1. zu izenordaina aukeratzen da solaskideari erreferentzia egiteko: adibidez, Zu etorri zara;
  2. zu izenordainaren hautua ez da uztartzen aditz alokutiboekin, eztabadako aditzekin baizik: adibidez, Aita joan da.

Zukako hizkera alokutiboan, 2. esaldia «Aita joan duzu» da; eta hikako hizkera alokutiboan, berriz, «Aita joan dun» (emakumezko bati esanda) edo «Aita joan duk» (gizonezko bati esanda).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu