Hitler lerroa

nazien defentsa lerroa Italian, Bigarren Mundu Gerran

Hitler lerroa Alemania naziak Bigarren Mundu Gerran Italia erdialdean diseinatutako defentsa-eremuetako bat izan zen. Linea horretako punturik defendatuenak Aquino eta Piedimonte San Germano herrietan zeuden. Geroago, Gustav lerroarekin bat egitea erabaki zen, defentsa eroriz gero erretiratzea errazteko.[1]

Hitler lerroa
Kokapena
Historia eta erabilera
Italian campaign
Izenaren jatorriaAdolf Hitler

Beste izenak

aldatu

1944ko maiatzean, Adolf Hitlerrek izena aldatu eta, aurkako propaganda saihesteko, Senger lerroa jartzea erabaki zuen. Zenbait lekutan, hala nola kostaldearen eta Aurunci mendien arteko eremuan, Dora lerroa ere esaten zitzaion.

Historia

aldatu

1944ko maiatzaren 24an, aliatuek Hitler lerroa gainditzea lortu zuten, Britainiako 8. Dibisioaren, Kanadako Infanteriako 1. Dibisioaren, Kanadako 5. Dibisio Astunaren eta Poloniako Drugi Korpus Wojska Polskiego delakoaren erasoei esker, zeinek 1944ko maiatzaren 25ean Piedimonte San Germanon kokatutako puntu indartsuenetako bat hartzea lortu zuten. Hurrengo defentsa-lerro nazia Zesar C izenekoa izan zen.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu