Hiru B letren erregela

Hiru B letren araua, ekologiaren hiru B-ak bezala ere ezaguna, edo, besterik gabe, 3B, edo hiru B-ak moduan ere, kontsumo ohiturei buruzko proposamena da, Greenpeace ingurumen erakundeak ezagutzera emana, kontsumo arduratsua bezalako ohiturak garatzea helburu duena. Kontzeptu hau ingurumenarekiko jasangarriagoak izan nahi duten eta bereziki sortutako hondakinen bolumena murrizteari lehentasuna ematen dioten hondakinen kudeaketarako estrategiei buruzkoa da. 2004ko ekaineko G8 Gailurrean, Koizumi Junichiro Japoniako lehen ministroak birziklapenera bideratutako gizartea eraiki nahi duen Three Rs ekimena aurkeztu zuen. [1] 2005eko apirilean, ministroen batzarra egin zen eta bertan eztabaidatu zuten Estatu Batuekin, Alemaniarekin, Frantziarekin eta beste 20 herrialderekin, hiru B-ekin (inguruko hizkuntzetan hiru R) lotutako ekintzak nazioartean nola gauza daitezkeen.

Hondakinen tratamendua 3Rekin (murriztu, berrerabili, birziklatu).

Hiru B-ak aldatu

Hiru B ekologikoak (3B) ingurumena zaintzeko araua da, zehazki, sortutako hondakin edo zabor bolumena murriztekoa, baita energia kontsumoa bakantzekoa ere. Laburbilduz, 3B-ek kontsumo ohitura arduratsuak garatzea eta zabor gutxiago botatzea, energia eta dirua aurreztea eta kontsumitzaile arduratsuagoak izateko kontzientziatzea dute helburu, horrekin karbono aztarna murriztuz.

Bakandu aldatu

Artikulu nagusia: «Hondakinen minimizazio»

Kontsumoa bakantzen badugu, bereziki benetan beharrezkoa ez dena, ingurumenean dugun eragina gehien bakantzen dugu, beste Bi Bideetatik baino gehiago. Sentsibilizazio arazoak konpondu behar dira B honetatik hasita. Bakantzea edo murrizketa bi mailatan egin daiteke: lehengaien zein energiaren kontsumoa bakanduz. Gaur egun energia ekoizpenak hondakin ugari sortzen ditu (hondakin nuklearrak, karbono dioxidoa . . . ). Helburua honako hau litzateke:

  • Erabilera bakarreko materialak (adibidez, bildukinak eta ontziak ) bakantzea, murriztea edo ezabatzea.
  • Etxetresna elektrikoak gure beharren arabera egokitzea (adibidez, garbigailuak eta ontzi-garbigailuak beteta abian ipiniz eta ez karga erdiaz).
  • Energia edo baliabideen galerak murriztea: ura, etxetresna elektrikoak itxaroan moduan ez lagatzea, modu eraginkorrean gidatzea, transformadoreak deskonektatuta lagatzea, etab.
Adibidez: gas kutsatzaile, kaltegarri edo toxikoen emisioa murrizteak ingurumenean animalien edo landareen intoxikazioak ekidingo ditu, gutxienez haientzat kaltegarriak ez diren mailetara iristen bada. Europako herrialdeek murrizketa politika sendo batekin lan egiten dute eta honako leloarekin: Zaborra elikagaia da (lurrarentzat) kutsagarririk gabeko produktuak ekoizten dituzte (100% biodegradagarria ), beraz, bere bizitza erabilgarria amaitzen denean ingurumenean eraginik izan ez dezan edo hau ahalik eta baxuena izan dadin.

Berrerabili aldatu

Artikulu nagusia: «Berrerabilpen»

Bigarren B garrantzitsuena, ingurumenaren gaineko eragina ere murrizten duelako, zeharka baldin bada ere. Objektu bati bigarren bizitza erabilgarria emateko berrerabili egiten da. Material edo ondasun guztiek bizitza erabilgarri bat baino gehiago izan dezakete, erabilera bererako konponduz edo beste modu batera erabiliz, agian irudimenez.

Adibideak: inprimatutako edota erabilitako orrien beste aldea erabiltzea, botilak berbetez, etab.

Birziklatu aldatu

Artikulu nagusia: «Birziklatze»

Hau da, egun, hiru B letretatik erabiliena, egungo kontsumitzaileen sistemak material birziklagarriekin egindako plastikoak (plastikoak eta tetra brik kaxak, batez ere) nahiago dituelako, baina hauek ez dira biodegradagarriak (edo oso gutxi). Horrela, eskulan eta gastu energetiko handiagoa behar da prozesu honetan aurrekoetan baino.

Adibidez: metalak, beira eta plastiko gehienak birzikla daitezke, urtu arte berotuz. Ekoizkin erabat berria erabiltzea bezalakoa da, nahiz eta pr4ozesuaren eraginkortasuna orokorrean ehuneko ehunekoa ez izan eta haibat muga badiren.

Erreferentziak aldatu

  1. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu