Zin hipokratiko

Hipokratesen Zin» orritik birbideratua)

Zin hipokratikoa medikuek tradizionalki egindako zina da, euren jardueraren etikari dagokiona. Egun ere medikuntza ikasleek zin hori egin behar dute titulua jasotzeko. Zina Hipokratesen Corpus Hippocraticum lanean azaltzen da lehen aldiz eta bera jotzen da asmatzailetzat.

Testua aldatu

Horrelaxe dio, euskaraturik:

« "Zin egiten dut Aesculapius, Hygeia eta Panacearen aurrean, eta jainko eta jainkosa guztiak lekuko dauzkat, hurrengo juramentua gordeko dudala nire trebetasun eta zuhurtziaren arabera:

Gurasotzat hartuko dut arte hau irakatsiko didana. Harekin biziko naiz eta, beharrezkoa bada, berarekin nire ondasunak elkarbanatuko ditut. Bere semeak neure anaitzat hartuko ditut, eta eurei irakatsiko diet arte hau eurek nahi badute, saririk eta idatzizko promesarik gabe. Irakatsiko diet semeei eta nire maisuaren semeei bai eta ogibide honen arauak onartu dituztenei eta ikasle sartu direnei ere, baina azken hauei soilik oinarriak eta aginduak.

Aginduko ditut dietak nire pazienteen onerako, nire abilezia eta adimenaren arabera, eta sekula ez inori kaltetzeko.

Inori eder egiteko ez dut sendagai hilgarririk aginduko, ezta heriotza eragin dezakeen aholkurik emango ere.

Ezta abortua eragin dezakeen biderik emakume bati emango ere.

Nire bizitza eta arteak garbi gordeko ditut.

Harriak ez dizkiot inori kenduko, nahiz eta pazienteak gaixotasuna agerian eduki. Ebakuntza mota hau utziko diet praktikanteei, arte honen espezialistei.

Etxe batean sartzen banaiz gaixoen onerako bakarrik izango da, nahita egindako edozein kaltetik eta lohikeriatik nire burua aldenduz, eta bereziki emakume edo gizonekiko maitasunaren plazerretatik, hala pertsona askeak nola esklaboak diren.

Lanbidearen praktikan eta jendearekin eguneroko harremanetan hartutako nire ezagutzak, atzerrira zabaldu behar ez direnak, sekretuan mantenduko ditut eta ez ditut inoiz azalduko.

Zina zehatz-mehatz gordetzen badut, bizitza disfrutatu eta nire artea praktika dezadala, garai guztietako gizon guztiek errespetaturik. Baina alboratzen edo hausten badut, kontrakoa gerta dakidala."

»

Kanpo estekak aldatu