Hillel
Hillel (K. a. 70-10), judu maisu eta errabino bat izan zen, idatzitako legearen interpretazioa sistematizatu zuen lehen aditua. Talmudaren arabera, Babilonian jaio zen. Bere heziketa aurreratua, Jerusalemen jaso zuen, non judu legeari buruzko autoritate bat bihurtu zen, honen ondorioz, bere kontseilu erlijiosoko buruzagi aukeratua izan zelarik. Hillelek, arau etikoak betetzean, erruki pertsonalean, umiltasunean eta besteengatik arduratzean jarri zuen grina, kristautasun eta Islamaren zenbait irakaskuntza moralen aurrekari izan ziren. Bere leloa "ez egin besteei, zuri egiterik nahi ez duzunik" izan zen. Hillelek, idazteunen interpretazio eskola liberal bat sortu zuen, Shammairen eskolaren zurruntasunarekiko erabat bestelakoa. Bi eskolen arteko ika-mika, bere alde konpondu zen. Belaunaldi askotan, Palestinako judu elkarteko buruzagi erlijiosoak, Hillelen odolekoak izan ziren.
Hillel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Babiloniar Inperioa, K.a. 70 |
Herrialdea | Partia |
Heriotza | Jerusalem, 8 (76/77 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hebreera |
Irakaslea(k) | Shmaya (en) Abtalion (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | errabinoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Prosboularen asmatzailea izan zen.