Hillaryren pasabidea

Everest mendiaren goialdean zegoen 12 metro inguruko altuerako harrizko aurpegi ia bertikala zen

Hillary pasabidea edo Hillary zaldaina Everest mendiaren goialdean zegoen 12 metro inguruko altuerako harrizko aurpegi ia bertikala zen. Itsas mailatik 8790 metrora aurkitzen zen, hego-ekialdeko gailur-lerroan, hego tontor eta tontor nagusiaren bide erdian zegoen. Hego-ekialde bidetik tontorra lortu orduko azken erronka zen. Pasabidearen izena Sir Edmund Hillaryren omenez ipinita dago, Tenzing Norgayrekin batera izan zen tontorrerako bidean eskalatu zuen lehen pertsona.

Hilleryren zaldaina, Everest mendi gailurretik gertu.

Pasabidea Everesterako eskaladan zati zailena zelako ezaguna zen. Eskalada garai batzuetan, elurte handiak izan ondoren, arroka izotz eskalada eginez gurutza zitekeen. Hillary pasabidea igotzeak eskumatara 3048 metroko erortze arriskua suposatzen zuen eta ezkerretara 2438 metrokoa. Leku honetan aurkitu zuen Anatoli Bukreyev-ek, sokaz esekita gorpu bat. Horrelaxe kontatu zuen berak idatzitako The Climb liburuan. Espedizio batek pasabide hau eskalatzea “nekagarria” zela adierazi zuen. Arroka honi 4. mailako zailtasuna eman zioten teknika handia erabili behar baitzen.

1953ko maiatzaren 29an Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgayek pasabide hau lehenengoz igo zutenean, arrakala elurra eta arroken artean igo zuten. Hillaryk pasabideko elurra edozein lekutan baino zailagoa zela adierazi zuen.

Hurrengo urteetan igoera eta pasabidearen aldapa soka finkoen laguntzarekin egiten zen, gehienetan sasoiko eskalatzaileen lehen taldeak ipinita uzten zituelako. Eskalatzaile kopuru handitzearekin pasabidea itxaroteko leku bihurtu zen askotan, eskalatzaileei bere txanda tokatu arte soken artetik pasatzeko denbora luze behar izaten zen, honek arazoak ekartzen zituen menditik zehar erosotasunez ibiltzeko. Bakarrik alpinista batek zeharka zezakeen pasabidea. Eskalatzeko egoera onean, bi ordu behar izaten zuten hegoaldeko tontorretik Hillary pasabideraino, ordu bat edo bi labarra igotzeko eta gero beste 20 minutu Hillary pasabideko tontorretik Everest mendiaren gailurreraino. 2014an sherpek eskailerak ipintzeko aukeraz hitz egin zuten pilaketak ekiditeko baina azkenean ez zen nahi hau bete.

2016an Nepaleko 2015eko lurrikarak Hillary pasabidea aldatu zuela pentsatu zen, baina hainbeste elur zegoenez, ez zen argi ikusten aldatu zen ala ez. 2017ko maiatzean Tim Mosedalek, 6 aldiz Everest eskalatu zuenak, baieztatu zuen. Lurrikarak Hillary pasabidea “kolapsoa” eragin zuen eta arroka handiak mugitu zituen. Aldaketa honek bide errazagoa sortu zuen gailurrera heltzeko.

Hillary pasabide hau Everesten historian eta alpinismo munduan erreferentzia da.

Kanpo estekak aldatu