Hijas del Tomate
Hijas del tomate (euskaraz, Tomatearen alabak) Las Ketchup emakume taldearen estudioko lehen album izan zen. 2002ko abuztuaren 20an plazaratuta, arrakasta itzela lortu zuen batez ere abesti bati esker: "Aserejé". Ekoizlea Manuel Ruiz izan zen. Oso musika komertziala zen. Mundu osoko musika- zerrendetan lehen postuetan egon zen.
Hijas del Tomate | ||||
---|---|---|---|---|
Las Ketchupen albuma | ||||
Egilea(k) | Las Ketchup | |||
Argitaratze-data | 2002 | |||
Izenburua | Hijas del tomate | |||
Ekoizpen lekua | Espainia | |||
Banatze bidea | musika-streaming | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | pop latinoa | |||
Hizkuntza | gaztelania | |||
Diskoetxea | Sony Music Latin | |||
Las Ketchupen kronologia | ||||
|
Ezaugarriak
aldatuAbeslariak, Pilar, Lola eta Lucía, Juan Muñoz “El Tomate” gitarra-jotzailearen alabak ziren eta hortik dator albumaren izenburua.
Oso musika komertziala zen. Mundu osoko musika-zerrendetan lehen postuetan egon zen 2002. urtean: hogei herrialdetan lehen postuan egon zen eta 9 milioi kopia saldu ziren. Estilo aldetik flamenkoa eta pop musika nahasten zituen. "Aserejé" abestiak bere koreografia propioa zuen. Konspirazio zaleen arabera kanta horren azpian deabruari egindako deia ezkutatzen zen.[1]
Abestiak
aldatuHauek ziren:[2]
- "Asereje" 3:32
- "Kusha Las Payas" 2:47
- "Un De Vez En Cuando" 3:37
- "Lánzame Los Trastos, Baby" 3:24
- "Sevillanas Pink" 3:29
- "Asereje (Hippy)" 3:31
- "Krapuleo" 3:30
- "Me Persigue Un Chulo" 3:13
- "Tengo Un Novio Tántriko" 3:15
- "Asereje (Karaoke)" 3:43
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Album osoa Youtuben.