Hidrozikloiak bereizgailu zikloniko mota bat dira, produktu anitzen faseak bereizten dituzte ura denean fluido hornitzaile primarioa. Bereizketaren oinarria produktua osatzen duten gaien grabitate ezaugarrietan oinarritzen da.

Fluidoaren fluxuak adierazten dituen hidrozikloiaren eskema: sarrera (feed), behe-irteera (underflow), eta goi-irteera (underflow).

Funtzionamendu printzipioa aldatu

Sarrerako produktu-elikatzea tangentzialki egiten da hidrozikloietan, presio jakinean. Egoera horrek mugimendu zentrifugoa eragiten du hidrozikloiaren barneko produktuarengan, faserik astunena kanporatuz behealdetik. Hidrozikloia konikoa denez, behe-irteera aldera diametroa txikitu egiten da eta, ondorioz, fluidoaren abiadura handitu; horrek fase-bereizketa laguntzen du. Azkenik, solido kontzentratuak behealdean, deskargatzen dira, konoaren hestugunetik. Goian, gainezkatze atalean, zurrunbilo eragileak mugimendu espiral birakari azkar bat eragiten du gorantz fluidoarengan, forma konikoa duen karkasaren erdian. Horrek fluidoaren gainezkatzea eragiten du goi-irteeran.

Hidrozikloiaren parametroak aldatu

Parametro hauek erabakigarriak dira zikloiaren funtzionamendu egokirako:

  • Produktuaren bi faseek duten aldea pisu espezifikoan.
  • Solidoen forma.
  • Sarrerako abiadura.
  • Produktuaren dentsitatea.
  • Presio diferentzia goi- eta behe- irteeren artean.

Erabiltze eremuak aldatu

Hidrozikloien erabilpen eremu nagusiak honako hauek dira:

  • Mineralen eraldaketa-industria: partikula xeheak sailkatzeko eta mindak deshidratatzeko.
  • Almidoiaren industria: ohikoak dira patata-, mandioka-, gari-, eta arto-fekularen industrian, almidoi nahasteak kontzentratu eta fintzeko.
  • Ura eta petrolioa bereiztea: petrolioa eta ura bereiztea, besteak beste, itsasoko petrolio plataformetan
  • Deshidratazioa: lokatza eta drainatze sarretako lohia kontzentratzea, horiek euri-uretatik kentzeko.

Kanpo estekak aldatu