Hidrante
Hidrante edo sute-aho edo ur-hargune ur hargune mota bat da, hoditeria nagusitik ur emari handia emateko diseinatua, batez ere suak itzaltzeko lanetarako. Ura hiri-horniketaren sare batetik ateratzen du edo biltegi batetik, ponpa baten bidez.
Motak
aldatuBi mota nagusi daude.
Kanpoko hidrantea
aldatuEraikinen inguruan kokatzen dira, lurretik bertikalean jarrita, suhiltzaileek mahukak zuzenean erants dezaten. Lurperatuak ere izan daitezke espaloiaren azpian kutxatila baten barruan kokaturik.
Barneko su-hidrantea
aldatuSuteetako ur hargune hornitua baita SUH hizkiez ezaguna. Eraikinen barruan egon ohi da, ikusgai dagoen kutxa baten barruan.