Hibla Gereatis (grezieraz Ὕβλα ἡ Γελεᾶτις) Siziliako antzinako hiri bat zen, Etna mendiko hegoaldeko magalean kokaturik, ez oso urrun Symaethus ibaitik Paternò udalerrian. Hibla izenarekin, hiru edo bost hiri existitu ziren. Horrenbeste Hibla izenen jatorria datza, Pausaniasen arabera, tokian izen horrekin dibinitate bat zegoela[1], horregatik da zaila bata bestetik ezberdintzea. Horren harira, William Smith, XIX. mendeko britaniar klasizista nabarmen batek, Hibla Gereatis eta Megara Hiblea nahasten zituen, beraz, kontuz ibili behar da antzinako iturri batean Hiblea izena ikustean.

Hibla Gereatis izan zen Siziliako Hibla hirien handienetariko bat, Hibla Handiaren edo Magnaren antzekoa[2]. Hala ere, Smithen identifikazioa zalantzazkoa da hirien izenak nahasten dituelako.

Pausaniasek Cataniako lurraldean kokatzen zuen, hiria haren garaian independentea ez bazen ere[3]. Tuzididesek ere ezarten zuen hiria Catania eta Centuriperen artean. Honela adierate du atenastarren espedizioa itzuli zenean azken hiritik, Etnaren eta Hiblearen eremuak sarraskitu zituela[4].

Antzinako Siziliako hiriak

Sikuloen hiri bat izanik, Duzetiok buruzagiak Siziliako barnealdeko beste hirirekin batera aliantza bat egin nahi zuen, baina Hiblak arbuiatu zuen ideia[5].

Aurretiaz aipatutako Hibla guztiak, Etnaren magaleko Hiblari zegokion eta hiri bera zela atenastarrek, arrakastarik gabe, eraso egin zutena[6]. Bakarrik Tuzididesek bereizketa egiten du Hibla eta Hibla Geleatisen artean[7], Smithen ustez, Geliatis izenlaguna Hibla Txikiari badagokio ere.

Bigarren Gerra Punikoan, Liviok dio, (K.a. 211) Hibla kartagotarrekin matxinatu zela, baina erromatar pretorioa M. Korneliusek azkar berreskuratu zuen hiria[8]. Zizeronen garaian, Hibla garrantzia handiko municipium zen, eremu emankorrekin zerealetan[9]. Ponponio Melak uste zuen ere, Hibla aipatzekoa zela, Siziliako barnealdeko hiri gutxien artean. Izen hau Pliniok eta Klaudio Ptolomeok ere aipatu zuten irlako populi stipendiariiaren artean. Horregatik, arraroa da Pausaniasek esatea haren garaian, tokia guztiz hondatuta zegoela. Halaber, aipamenaren nahasteak ez digu argitzen zer hiri buruzkoa ari den[10]. Geroago, ez dugu albiste gehiagorik, kristautasun aldian Hiblari buruzko Catanian aurkitutako inskripzio bat izan ezik. Honen arabera, Hibla oraindik existitzen zen antzinako izenarekin[11].

Philipp Clüver historialariak iradokitzen du tokia gaurko Paternò hirian zegoela (Cataniatik 20 kilometrora), hiri horretan Veneri Victrici Hyblensi gurtzarako aldare bat aurkitu zelako[12]. Askotan hiri hau eta Etna nahasten dira.

Erreferentziak aldatu

  1. PAUSANIAS. V. 23. § 6.)
  2. (Ὕβλα ἡ μείζων, ESTEFANO BIZANTZIOKOA; PAUSANIAS: V. 23 § 6: txanponetan Ὕβλα Μεγάλη izena agertzen da: Eckhel, I. liburukia, 216 or.)
  3. ἐν τῆ̔ Καταναίἁ l. c.
  4. TUZIDIDES: VI. 96.
  5. DIODORO SIKULO: XI. 88.
  6. TUZIDIDES: VI.62
  7. Ὕβλα ἡ Γελεᾶτις
  8. TITO LIVIO XXVI. 21.
  9. ZIZERON: In Verrem, III. 4. 3.
  10. MELA: II. 7. § 16; PLINIO: III. 8. s. 14; KLAUDIO PTOLOMEO: III. 4. § 14; PAUSANIAS: V. 23. § 6.
  11. Castell. Inscr. Sicil. 253 or., 42.
  12. CLUVER, Philipp: Sicil. 235 or.; CASTELL: Num. Vet. Sicil. 36. or.

Kanpo estekak aldatu