Hezkuntza ez-arautua inongo hezkuntza- edo prestakuntza-zentroren parte ez den erakunde eta hezkuntza-bitarteko multzoa da, [1] eta eskola-ingurunetik kanpoko hezkuntza-erakundeetan ematen da.

Haurrak irakurtzen Laosen.

Heziketa nahitakoa eta metodikoa da, non lanarekin, familiarekin edota aisialdiarekin lotutako eguneroko bizitzako jardueretan ikaskuntza lortzen den, eta bizitza osoan zehar biztanleengana irits daiteke. Askotariko espazioetan gertatzen da, hain definituak eta instituzionalizatuak ez daudenak eta ezaukarriak soziokulturalak eta ludikoak, baita gizarte zaintzakoak ere dira. Aisialdi-zentroak, eskaut taldeak eta gazte-zentroak dira urte osoan aisialdiko hezkuntza-jarduerak egiten dituzten gazte-elkarteak. Oporraldietan, berriz, udalekuak, kanpalekuak, oporretako etxeak, ibilbideak edo auzolandegiak egiten dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Soto Fernández, José Roberto; Espido Bello, X. Eva. (1999). «La educación formal, no formal e informal y la función docente» Innovación educativa (9).

Kanpo estekak aldatu