Herrera de la Manchako espetxea

Herrera de la Mancha» orritik birbideratua)

Herrera de la Mancha espetxea (gaztelaniaz: Centro Penitenciario de Herrera de la Mancha) Manzanaresen (Ciudad Real) dagoen espetxea da. Espainian egin zen segurtasun erabateko lehenetariko espetxea izan zen. 1979an ireki zen.

Herrera de la Manchako espetxea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaCiudad Realgo probintzia
UdalerriaManzanares
Koordenatuak39°03′45″N 3°15′37″W / 39.06246°N 3.26014°W / 39.06246; -3.26014
Map
Inaugurazioa1979

Historia aldatu

Espetxea Manuel Sainz de Vicuña García-Prieto arkitektoak proiektatu zuen. UCD gobernuaren garaian eraiki zen eta helburu bat ETA erakundeko presoak bertara eramatea zen; esan da 200 etakide izatearen akusaziopean bildu zituztela espetxe horretan, kapazidade osoa 500 presoentzako izanik. [1]Eraikuntza 1979ko otsailean bukatu zen eta inaugurazioa ekainaren 22an egin zen.

Urte askotan sinbolismo handiko espetxea izan zen. 1990eko abenduaren 29an Negu Gorriak taldeak rock-kontzertua eman zuen kanpoaldean, presoen familiek antolatutako martxa baten egituran. Kontzertu horrek zabalkunde handia izan zuen.[2] Extremoduro extremadurar taldeak ere kanta batean, "Pepe Botika" kantan alegia, espetxe hau aipatzen dute.[3]

Gaur egun bere kontserbazio egoera ez da ona, nahiko zaharkituta baitago.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.