Herbosa
Herbosa Gaztela eta Leongo erkidego autonomoko Burgosko probintzian dagoen Valle de Valdebezana udalerriko herria da. Gaur egun 21 biztanle ditu.
Herbosa | |
---|---|
biztanle entitate bakarra | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Valle de Valdebezana |
INEk ezarritako kodea | 09413000700 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′30″N 3°54′04″W / 42.974982°N 3.901012°W |
![]() | |
Demografia |
Geografia
aldatuUdalerriko hiriburua den Soncillo herrialdetik 11 kilometrotara kokatua dago. Sedanotik 44 kilometrotara eta Burgosetik, berriz, 84 kilometrotara. Herbosatik hurbil El Escudo mendatea aurkitzen da.
Komunikazioak
aldatuBurgos-Arija autobus-linea herritik bertatik igarotzen da (BU-642 eskualde errepidean zehar).
Beste garraiobidea Bilbo-La Roblako trenbidea da. Geltokia, alboko herrian, Arijan, kokatzen da.
Demografia
aldatu1950eko erroldan, 243 biztanle zeuden, baina 2.006an 21era egin zuen behera.
Ingurunea
aldatu2007ko uztailatik, eta 5 urteko lana eta gero, “Turbera Margarita” birgaitua izan da, urmael sistema bat sortuz eta lurra urez bete izan da deskonposizio organikoa zailduz eta esfangoak sortuz (goroldio mota bat da, zeinen hondakin hilak zohikaztegiak sortzen dituen). Urmaelak 15.000 metro karratuko azalera du eta 2 metroko sakonera du gehienez. Gainera behin-behineko bi urmael sortzea lortu da.
Ondare historikoa
aldatu- San Valentin ermita: jatorri erromanikoko eraikuntza da. XII. mendekoa omen da, nahiz eta XVI. mendeko birgaitze eta gehikuntza ugari agerikoak diren. Tenplua urte askotan zehar abandonaturik izan zen, haren egitura erori baitzen. 2005. urtean Gaztela eta Leongo Juntaren birgaitze planaren barruan sartu zen.
- Santiago Apostolu eliza.
Jaiak
aldatu- Ekainaren 25a, Santiago eguna.
Turismoa
aldatuMomentuz herrian bertan ez dago ostaturik, baina inguruko herrietan hotelak, nekazal-etxeak edo kanpina ere badago. “La Turbera de Margarita” delakoa urmael babestua oso interesgarria da, hara hegazti asko heltzen dira. Herritik 5 kilometrora, Arijan urtegia dago, non zenbait jarduera eta ekintza egin daitezke; arrantza, piraguismoa (eskola bat dago), eta orain modan jarri berri den kirol bat; skysurf-a.
10 kilometrora, “Las Pisas” ur-jausiak eta “Picarciano” kobazuloak daude. Inguruan zenbait herri turistiko aurki ditzakegu, adibidez, Corconteko bainuetxea, Orbaneja del Castillo, Puentedey...
Kanpo estekak
aldatu- Valdebenzanako webgunea (Gaztelaniaz)