Herbert Park
Herbert Parkea (irlanderaz Páirc Hoirbeaird) Dublingo Ballsbridge auzoko parke publikoa da.
Herbert Park | |
---|---|
Páirc Hoirbeaird | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 53°19′39″N 6°14′08″W / 53.3274°N 6.2355°W |
Egitura
aldatuParkearen itzulinguruak milia baten luzera dauka. Oinezkoen bide batek zeharkatzen du parkea, hegoaldeko zatia iparraldekoa baino handiagoa delarik.
Hegoaldean Dodder ibaiaren ondoan hainbat futbol-zelai eta lorategi daude, bai eta ahateentzako putzu handi bat ere. Iparraldeko zatian aldiz tenis pistak eta bolatokiak daude.
Historia
aldatuPembrokeko kondeak hiriari emandako lurrek osatzen dute gaur egungo Herbet Parkea. 1907an mundu mailako feria bat egin zen bertan, Irish International Exhibition (Irlandako Nazioarteko Erakusketa) deitu zena. Orduan eraikitako egiturak kendu zirenean parkea publiko bihurtzea erabaki zen.