Hemikriptofito

Zati iraunkorra lurraren azalean geratuz urte-sasoi txarra igarotzen duen landarea

Hemikriptofitoa Christen C. Raunkjaer daniar botanikariak 1904an proposatu zuen sailkapeneko landare mota bat da, urte-sasoi txarrean aireko atala galdu eta lur azalean zati iraunkorra mantentzen duena[1].

Raunkjaerren forma biologikoak:
1. Fanerofitoa
2-3. Kamefitoa
4. Hemikriptofitoa
5-6. Geofito edo kriptofitoa
7. Helofitoa
8-9. Hidrofitoa
(terofitoa eta epifitoa ez dira agertzen)

Hemikriptofito izenak "erdi ezkutaturiko landarea" esan nahi du, grezieraz ἡμι erdia, κρυπτός, izkutatua eta φυτόν landarea baitira.

Landareen ezaugarriak

aldatu

Landare iraunkorrak dira, gutxienez bi urte irauten dutenak. Agerian dauden atalak hil egiten dira negua iristerakoan, baina lur azpian, azaletik gertu, gelditzen dira kimuak eta errizomak. Lurrekjo humusak edo orbelak estaltzen ditu.

Erreferentziak

aldatu
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).

Kanpo estekak

aldatu