Fanerofito

Zurezko landarea (zuhaitz edo zuhaixka), iraun-begiak lurraren azaletik 25 cm baino gorago dituena, eta urtaro hotz edo lehorretan urte guztiko tamaina gordetzen duena

Fanerofitoa, Raunkjaerren sailkapenaren arabera, iraun-begiak lurraren azaletik 25cm baino gorago dituen landarea da. Gehienetan zurezko landareak izaten diren arren (zuhaixkak edo zuhaitzak), ingurune tropikaletan fanerofito belarkarak daude.[1] Honela sailkatzen dira:[2]

  • Nanofanerofitoak: 2 metro baino txikiagoak.
  • Mikrofanerofitoak: 2 eta 8 metro artekoak.
  • Mesofanerofitoak: 8 eta 30 metro artekoak.
  • Megafanerofitoak: 30 metro baino handiagoak.
Ametz arrunta fanerofitoa da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Fanerofito. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-6).
  2. Allaby, Michael Phanerophyte A Dictionary of Plant Sciences. 1998. 2012ko maiatzaren 23an kontsultatua

Kanpo estekak

aldatu