Hemen du atseden Nevaresek

Hemen du atseden Nevaresek. Ipuin antologia bat (katalanez: Aquí descansa Nevares i altres narracions mexicanes) Pere Calders idazle katalanak 1980an plazaratu zuen ipuin bilduma da. Jasotakoen artean 1967ko Aquí descansa Nevares eleberri laburra dago; horrekin batera, aurretik 1957an argitaratutako Gent de l'alta vall liburuan plazaratutako bost ipuin bildu zituen. Umorea, ironia eta fantasia dira nagusi ipuin hauetan.

Hemen du atseden Nevaresek
Jatorria
Egilea(k)Pere Calders
Argitaratze-data1980
ISBN978-84-297-1636-8
Ezaugarriak

Edukia aldatu

Liburu honetan bildutako pertsonaiak onberak, fidakorrak, etsi onekoak, erdipurdikoak gehienak dira; bizimodu arrunteko jende arrunta, halako batean egunerokotasunaren arruntasuna urratzen duen gertaera ezohiko edo ustekabekoren bati aurre egin beharrean suertatzen dena. "Ipuin antologia honetako istorioak, errealitateari ertz berriak ateratzen dizkioten kontakizunak, umore eta ironiaz albainduak, muturrekoak, muturreko egoeran ezagutzen baita ondoen giza izatearen muina".[1]

Eusakarazko bertsioa aldatu

Itzultzailea Antton Olano Irurtia izan zen eta liburua Literatura Unibertsalaren bilduman jaso zen, 169. zenbakian. 2016an plazaratuta, ISBN hau da: ISBN: 978-84-9746-968-5. 256 orri ditu.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu