Helvella pithyophila Helvellaceae familiako onddo espezie bat da. Gordinik toxikoa, denbora luzez egosi behar da. Kalitate txarreko haragia du. Helvella crispa-ren sinonimoa autore batzuen arabera.

Helvella pithyophila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella pithyophila
Boud., 1887

Sinonimoa: Helvella crispa var. pithyophila .

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, mitra edo zela itxurakoa, oso irregularra, 2-3 tolesduradun lobulu handirekin, ertz finarekin inkurbatua eta uhinduarekin. Kanpoko gainazal himeniala tolesdura irregularrekin, hori-okre-gris kolorekoa. Barneko gainazal ez-himeniala zimurtua, zertxobait argiagoa.

Hanka: Zilindrikoa, lodia, barnehutsa, luzetarako saihets gris-more kolorekoekin, oinarri aldera loditua.

Haragia: Zurixka, mehea eta hauskorra. Usain eta zapore leunekoa.[1]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsuak.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria baina denbora luzez egosi ondoren.[2]

Nahasketa arriskua

aldatu

Helvella crispa, ia berdina da, baina ez da hain horixka eta oin zuria du (ez grisaxka), oineko saihetsak forma ezberdinekoak. Helvella elastica lirainagoa da, kapela ez du hain horia, saihetsak ez ditu gris-more kolorekoak eta ez hain estu.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Talde txikietan. Arraroa, oso urria. Klima mediterraneokoa. Artadien, artelatzen, pinuen, Quercus-en eta beste hostozabal batzuen azpian. Lurzoru karetsuetan eta hareatsuetan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Espainia, Frantzia.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 543 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
  2. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  5. Helvella pithyophila: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu