Hellraiser
Hellraiser edota Clive Barker's Hellraiser) (euskaraz Clive Barkeren Hellraiser) 1987ko Clive Barker ingeles zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako beldurrezko filma bat da. Clive Barker idazle eta gidoigilearen The Hellbound Heart eleberrian oinarritua dago. Andrew Robinson, Clare Higgins, Sean Chapman, Ashley Laurence, Doug Bradley, Nicholas Vince, Simon Bamford, Grace Kirby eta Oliver Smith aktoreek antzeztu zuten.
Hellraiser | ||||
---|---|---|---|---|
Christopher Youngen filma | ||||
Egilea(k) | Christopher Young | |||
Argitaratze-data | 1987 | |||
Izenburua | Hellraiser | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, eleberri batean oinarritutako filma eta body horror film (en) | |||
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | The Hellbound Heart (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (mul) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Clive Barker | |||
Gidoigilea(k) | Clive Barker | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ashley Laurence (Kirsty Cotton (en) ) Andrew Robinson (en) Sean Chapman Doug Bradley (Pinhead (en) ) Grace Kirby (en) (Female Cenobite (en) ) Oliver Smith Simon Bamford (Butterball Cenobite (en) ) Clare Higgins Oliver Smith Nicholas Vince (en) (Chatterer (en) ) Oliver Parker | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Christopher Figg | |||
Edizioa | Richard Marden | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Michael Buchanan (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Christopher Young | |||
Argazki-zuzendaria | Robin Vidgeon | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Londres | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | Naturaz gaindiko fenomenoa, Infernua, Piztuera, mina eta Atsegina | |||
Christopher Youngen kronologia | ||||
|
Jarraipen ugari izan ditu: Hellbound: Hellraiser II (1988), Hellraiser III: Hell on Earth (1992), Hellraiser: Bloodline] (1996), Hellraiser: Inferno (2000), Hellraiser: Hellseeker (2002), Hellraiser: Deader (2005), Hellraiser: Hellworld (2005) eta Hellraiser: Revelations (2011).
Argumentua
aldatuFrank Cotton (Sean Chapman) gizon gazte eta bortitza bizipen pertsonal berrien bila dabil. Marokoko azoka batean kaxa-puzzle sorgindu bat erosi berri du, kondairen arabera, beste dimentsio bateko izakiak honetan sartzeko ataria omen da, zenobitak (Doug Bradley, Nicholas Vince, Simon Bamford eta Grace Kirby). Kaxa irekitzean, Cottonek infernutik etorritako izakiei dei egin eta sekulako sufrimendu eta oinazeen artean hilko da.
-
Kaxa-puzzle sorgindua.
Hogei urte beranduago, Frank zenaren Londresko etxean hiru maizter berri bizitzen jarriko dira: haren anaia Larry (Andrew Robinson), bere bigarren emaztea Julia (Clare Higgins) eta Larryren alaba Kirsty (Ashley Laurence). Franken izpiritua etxean agertu orduko senide guztien bizitzak asaldatuko dira. Larryk nahi gabe ebaki bat egin eta bere odol tanta batek bere anaia berpiztuko du, tragediari hasiera emanez. Frankek, bere antzinako itxura berreskuratzeko gizakien odola beharko du, hori Larryren emaztea eta Franken maitalea zen Juliak gizonezko kalean ezezagunak sexualki erakarri eta etxera eramanez lortuko du, bertan Frankek haiek erail eta gorpuzten joango delarik.
Aktoreak
aldatu- Doug Bradley: Pinhead
- Ashley Laurence: Kirsty Cotton
- Andrew Robinson: Larry Cotton / Frank Cotton (Larryren larruazalaz)
- Clare Higgins: Julia Cotton
- Sean Chapman: Frank Cotton
- Nicholas Vince: Chatterer zenobita
- Simon Bamford: Butterball zenobita
- Grace Kirby: Emakumezko zenobita
- Oliver Smith: Frank "Larruazalgabea" / Frank mustruoa
- Robert Hines: Steve
- Anthony Allen: 1. biktima
- Leon Davis: 2. biktima
- Michael Cassidy: 3. biktima
- Frank Baker: Derelict, puzzlearen zaintzailea
- Kenneth Nelson: Bill
- Gay Baynes: Evelyn
- Niall Buggy: afariko gonbidatua
- Dave Atkins: 1. gizon mugikorra
- Oliver Parker: 2. gizon mugikorra
- Pamela Sholto: bezeroa
- Sharon Bower: erizaina
- Raul Newney: Joey Baxter doktorea