Helioxa, Helioz (He) eta Oxigenoz (O2) osatutako gaseoso arnasgarri konposatua da. Medikuntzan erabili izan da 1930ko hamarkadatik. Nahiz eta hasieran arnasketaren eragozpenak arintzeko erabiltzen hasi, honen erabilpenak zabaldu egin dira harrezkero, gasaren dentsitate baxuaren ondorioz batik bat. Urpekaritzan ere erabili ohi da.

Medikuntzan aldatu

"Heliox" itsas-mailako airean dagoen oxigeno proportzio berdina erabiltzen da medikuntzan (%21a, alegia). Hala ere, beste nahasketa batzuk ere daude erabilgarri. Helioxa, arnasketa bidearen diametroaren txikiagotzea inplikatzen duten baldintza medikuetan erabiltzen da orokorrean. Hauek dira helioxaren erabilpena behar duten gaixotasun batzuk: asma, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK) eta mota honetako arnasketa gaixotasun ugari.

Urpekaritzan aldatu

 
Urpekaria helioxa duen botila erabiltzen.

Urpekaritza profesionalean ere erabili ohi da gas hau, nitrogeno-narkosi eta oxigeno-pozoitze arriskuak murrizteko. Nitrogeno-narkosia gutxiagotzen da nitrogenoaren zati bat beste gas batzuen nahastearekin ordezkatzean. Helioaren kostu altuaren ondorioz, helioxa urpekaritza sakon komertzialean nahiz urpekaritza deportiboan erabiltzen da eskuarki. Nahaste baten oxigeno-proportzioa alda daiteke urpekaritza planaren arabera.

Kanpo estekak aldatu