Heliografo (telekomunikazioak)
Heliografoa ispilu mugikor batean eguzki-izpiak islatuz edo pertsiana moduko bat tartekatuz seinaleak egiteko tresna da. Pertsiana ireki edo ixtearen ondorioz, eguzki izpiak iritsi eta ispiluan islatzen dira edo ez. Gaur egun, irrati bidezko komunikazioen erabilerarekin, komunikazio-mota hori gero eta gutxiago erabiltzen da, baina, sinpletasunagatik, erabiltzen jarraitu da duela gutxi arte.
Komunikabide hau erabiltzeak badu eragozpen garrantzitsu bat: seinaleak egiten ari denaren presentzia salatzen du.
Komunikabideetan eta informazioa transmititzeko bideetan izan diren aurrerapen teknologikoek tresna hau lekuz aldatzen lagundu dute.