Helio 4

Helio-4» orritik birbideratua)

Helio 4a, helioaren isotopo bat da, ez erradiaktiboa eta arina. Diferentzia handiarekin, modu naturalean existitzen diren helioaren bi isotopoen artean arruntena da, Lur planetan dagoen helio guztiaren %99,99986a osatzen duelarik. Bere nukleoa, alfa partikula bat da, bi protoi eta bi neutroiz osatua dagoena. Alfa desintegrazioa, isotopo erradiaktibo askorentzako deskonposaketa modu oso arrunta denez, honek, bere ugaritasuna azalduko luke. Izan ere, elementu astunen alfa deskonposaketa, Lurrean helio 4aren presentzia naturalaren iturria da.

Helio 4a, 2,17 kelvinetik (-271 gradu) behera izozten denean, hau, superfluido bihurtzen da, ohiko likido baten oso propietate ezberdinekin. Esate baterako, helio 4a, estali gabeko ontzi batean uzten bada, ontziaren alboetan geruza fin bat eratzen da, gainez eginez. Jokaera bitxi hau, Clausius-Clapeyronen erlazioaren ondorio da, eta ezin da egungo mekanika klasikoaren eredu zientifikoaren bidez azaldu, ezta eredu elektrikoen fisika nuklearraren bidez ere.

Kanpo estekak aldatu