Heftzi-Ba
Heftzi-Ba (hebreeraz: חֶפְצִי־בָהּ, ḥefṣī-vah edo ḥep̄ṣī-ḇāh, «Ene atsegin») Biblian ageri den pertsonaia da, Erregeen II. Liburuko pertsonaietako bat, Ezekias erregearen emaztea eta Manases erregearen ama[1].
Heftzi-Ba | |
---|---|
Datu biografikoak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ezekias |
Seme-alabak | ikusi
|
Literatura errabinikoaren arabera, Isaias profeta Heftzi-Baren aita eta Manasesen amaren aldeko aitona zen[2].
Heftzi-Baren izena Jainkoaren faborea berreskuratu ondorengo Zionen izen sinboliko gisa erabiltzen da Isaiasen liburuan. Elizen Arteko Biblian, hitzez hitzeko itzulpen batekin ordezkatuta dago:
« | Ez dizute deituko gehiago «Hiri zapuztu», ez eta zure lurraldeari ere «Lur hondatu»; zure izena «Ene atsegin» izango da, eta zure lurraldearena «Ene emazte», Jaunak atsegin izango baitzaitu eta zure lurraldea emaztetzat hartuko. | » |
[3] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ 2 Erg 21:1
- ↑ (Ingelesez) Hirsch, Emil G.; Seligsohn, M.; Jacobs, Joseph. «Hezekiah» Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-08-19).
- ↑ Is 62:4