Erregeen II. Liburua
Erregeen II. liburua (edo II Erregeak edo 2 Erregeak; hebreeraz: מְלָכִים ב, Melajim Bet) Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Liburu historikoen sailekoa. Biblian, Erregeen I. liburua du aurrean, eta I Kronikak ondotik.
Erregeen II. Liburua | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Izenburua | ΒΑΣΙΛΕΙΩΝ Δ, 2. Buch der Könige eta Четвёртая книга Царств | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | hebreera | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Books of Kings (en) ![]() Historical books (en) ![]() Q86664217 ![]() | |||
kronologia | ||||
|
Jatorrizko liburua
aldatuGaur egun I Erregeak, II Erregeak, eta Samuelen I. eta II. liburuak direnak liburu bakar bat izan ziren jatorriz, eta geroago, modu artifizialean, lau liburutan banatuak izan ziren. Ziur asko, banaketa horren arrazoia izango zen jatorrizko liburu handia tamaina txikiagokotan banatzea, eskuetan erabiltzeko errazagoa izan zedin. Horregatik, liburu horietako bakoitza liburu bakar baten partetzat jo behar da.
Liburuaren gaia
aldatuLiburuak Judea eta Israelgo erresumen historia azaltzeari ekiten zion, Salomonen heriotzatik Samaria eta Jerusalemgo erorialdiraino. Eliseo profetaren mirariak ere azaltzen ditu. Liburuaren amaieran Babiloniako gatibualdia aipatzen du.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |