Hebridetako poni
Hebridetako ponia Eskoziako bertako zaldi arraza bat da, Hebridak uhartediaren uharte ezberdinetan garatutako barietate ezberdinez osatua [1]. Barietate hauek desagertuak daude gaur egun.
Hebridetako ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Eskozia |
Sinonimoak | Western Isles Pony |
Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik Hebridetako abere hauek ponien sailkapen taldean kokatzen dira. Zelta poniak antzinako zaldi motatik oso gertu mantendutako arraz aizan zen.
Garai batean kostaldeko untzioletan lanean aritu ziren zama abereak bezala. Gaur egun arraza desagertutzat jotzen da, Highland arrazak Hebridetakoa bereganatu baitzuen neurri handi batean. Eriskay ponia bakarrik geratzen da, eta hau kopuru txikian. Eriskay poniak Hebridetako ponien ondorengotzat jotzen dira. Beste batzuentzat Eriskaykoa arrazaren azken hondarra da [2].
Arrazaren historia
aldatuPoni honi Western Isles Pony ere deitzen zaio . Ewart irakasleak ezaugarritu zuen, eta Hebridetan "lehen hedatuta zegoen oso antzinako barietate baten erlikia bat" zela aipatu zuen. Arrazaren jatorria inoiz ez da benetan argitu.
Arraza XX. mendean galdu egin zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Collins, Harper. (2012). «Western Isles pony» Dictionary.com (Collins English Dictionary).
- ↑ (Ingelesez) Collins, Harper. (2012). «Western Isles pony» Dictionary.com (Collins English Dictionary).