Hayes presidentea departamendua

Hayes presidentea departamendua edo Hayes presidentea (gaztelaniaz: Departamento de Presidente Hayes) Paraguaiko hamazazpi departamenduetako bat da. Mugakide ditu iparraldean Paraguai Garaiko departamendua, ekialdean Concepción, San Pedro, Cordillera, Erdialdea eta Asunción, hegoaldean Argentina eta mendabaldean Boqueróngo departamendua. Denera 72.907 km²ko azalera du eta herrialdeko hirugarren departamendurik handiena da. Biztanle-kopuruari dagokionez, ordea, 121.075 biztanlerekin 2017ko estimazioaren arabera, herrialdeko biztanle gutxien duen laugarren departamendua da. Villa Hayes du hiriburu eta hiririk populatuena.

Hayes presidentea departamendua
 Paraguai
Bandera del Departamento de Presidente Hayes.png Escudo de Presidente Hayes.png
Administrazioa
Estatua Paraguai
Izen ofizialaDepartamento de Presidente Hayes
ISO 3166-2PY-15
HiriburuaVilla Hayes
Geografia
Koordenatuak23°46′31″S 58°36′43″W
Presidente Hayes in Paraguay.svg
Azalera72.907 km²
MugakideakBoqueróngo departamendua, Paraguai Garaiko departamendua, Concepcióngo departamendua, San Pedroko departamendua, Cordillerako departamendua, Erdialdeko departamendua, Capital District (en) Itzuli eta Formosako probintzia
Demografia
Biztanleria121.075 (2017)
Green Arrow Up.svg14.249 (2012)
Dentsitatea1,66 bizt/km²
gobernacionxv.gov.py

Ameriketako Estatu Batuetako Rutherford Birchard Hayes presidentearen omenez eman zitzaion izena departamenduari. Hayes presidenteak Aliantza Hirukoitzaren Gerra osteko Paraguairen eta Argentinaren arteko muga-gatazkan arbitratu zuen. Hain zuzen ere Hayesen laudoak eman zion amaiera liskarrari.

Banaketa administratiboaAldatu

Hayes presidentea zortzi barrutitan banatuta dago:

Barrutiak Biztanleria (2017ko est.)[1]
1 Benjamín Aceval 19.985
2 Doctor José Falcón 4.105
3 General José María Bruguez 3.249
4 Nanawa 5.920
5 Puerto Pinasco 9.896
6 Teniente Primero Manuel Irala Fernández 25.890
7 Teniente Esteban Martínez 3.340
8 Villa Hayes 48.689
Hayes presidentea 121.075

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu