Haurren Lanaren Aurkako Mundu Eguna

Haurren Lanaren Aurkako Nazioarteko Eguna Nazioarteko Lan Erakundeak 2002az geroztik ospatzen duen eguna da, haurren lan esplotazioari aurre egiteko sentzibilizazioa eta aktibismoa sustatzen dituena.[1] Lanean jarduteko gutxieneko adinari buruzko 183. Hitzarmena[2] eta haurren lan mota okerrenen gaineko 182. Hitzarmena[3] sustatzeko ere balio du egunak.

Haurren Lanaren Aurkako Mundu Eguna
MotaUN observance day (en) Itzuli
nazioarteko egun
Indarraldi2002 - 
EgunEkainaren 12
Gertaeraren maiztasuna1 urte
FundatzaileaNazioarteko Lan Erakundea
Argumentu nagusiaHaurren esplotazio

Webguneun.org…

Beraz, Ekainaren 12an Haurren Lanaren Aurkako Nazioarteko Egunean, haurren lanaren aurkako mundu-mugimendua sustatzea da.[4][5]

Historia aldatu

Nazioarteko Lan Erakundeak, lan-mundua arautzen duen Nazio Batuen organoak, 2002an Haur Lanaren Aurkako Nazioarteko Eguna plazaratu zuen. Egun horretan, gobernuek, tokiko agintariek, gizarte zibila eta nazioarteko erakundeek, langileek eta enplegu-emaileak biltzen dira, haurren lanaren arazoa adierazteko eta lanean ari diren haurrei laguntzeko jarraibideak zehazteko.[6]

Lana dela eta, mundu osoko ehunka milioi neska-mutil hezkuntza, osasun, aisia eta oinarrizko eta eskubidea urratuta ikusten dituzte. horien erdia baino gehiago lan modu okerrenen mende, hau da, ingurune arriskutsuetan, esklabotza edo behartutako beste lan motetan, legez kanpoko jardueretan, droga-trafikoa eta prostituzioan, zein gatazka armatuetan aritzen dira.[7]

Haurren Lanaren Aurkako Nazioarteko Egunaren garrantzia haurren lanaren arazoari arreta jartzea eta hori desagerrarazteko moduak aurkitzea da.[8] Horiek, haurrengan arazo mental eta fisiko kaltegarriak eragiten ditu.[9]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu