Haur-eskizofreniaumeak erasaten dituen eskizofrenia-mota da, normalean ez 3-4 urte egin baino lehen. Erreakzio emozional pobreak eta norbere identitateaganako sinesmen eskasa dira bere ezaugarri nagusiak. Haur eskizofrenikoak gehiegizko antsietatea, akutua eta ez-logikoa, mintzairaren galera, ikus edo entzuteko moduaren distortsioak, mugimendu arraroak eta ingurunea aldarazteko erresistentzia jakin bat erakuts ditzake.[1] Lehendabizikoz Howard Potter estatubatuarrak deskribatu zuen 1933an New Yorkeko Institutu Psikiatrikorentzat.