Hauek (musika taldea)

Azkoitiko rock musika taldea

Hauek 2023. urtean Azkoitian sortutako rock musika talde bat da[1].

Hauek
Datuak
JatorriaAzkoitia (Gipuzkoa)
Musika motarock
Urteak2023 -
Taldekideak
Ion Elorza
Beñat Ucin
Imanol Miranda
Unai Izagirre
Ander Etxeberria

Ibilbidea

aldatu

Aspalditik izan zuten Ion Elorzak eta Unai Izagirrek musika talde bat sortzeko asmoa baina 2023 arte ez zuten boskotea osatu. Lehenengo abestia Pelotari Egunerako atera zuten 2023ko udaberrian[1]. Abesti gehiago sortu eta 2023ko irailaren 29an eman zuten aurreneko kontzertua Azkoitiko Elkargunean[2]. Bigarren kontzertua Arrasateko Musakola auzoan eman zuten[3].

Bi kontzertu soilik emanda disko baten grabaketa prozesuan sartu ziren eta 2024ko apirilean Itzuli naiz diskoa atera zuten. Aurrez "Besarkada bat" eta "Ez ahaztu" abestiak atera zituzten diskoaren aurrerapen gisa[3].

Diskografia

aldatu
  • Itzuli naiz (2024)[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Herria mugitzera datoz 'hauek' - Azkoitia» Azkoitiaguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  2. «Hauek taldearen doinuek dantzan jarri dute Elkargunea - Azkoitia» Guka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  3. a b c «Hauek taldeak lehen diskoa kaleratu du - Azkoitia» Guka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).

Kanpo estekak

aldatu