Harri mugikor

Harri mugikorrak (ingelesez, sailing stones, sliding rocks, edo moving rocks) haran leun batean giza edo animaliaren esku hartzerik gabe harriak mugitzea eragiten duen fenomeno geologikoa da.

Racetrack Playa lakuan harri mugikorra.

Death Valleyko kasuaAldatu

Kaliforniako Death Valley haranean bada Racetrack Playa izeneko laku bat, normalean idor badago ere aldiro urez estaltzen dena. Berriro lehortzean, bertako harriek hainbat metroko bidaia egiten dute, arrasto garbiak utziz. Gertakaria azaltzeko hipotesi ugari eman izan da[1].

HipotesiakAldatu

 
Mugimenduak batzuetan ez dira zuzenak.

Bi ikerlari estatubatuarrek, 2012an hasi zuten ikerketa, eta ezusteko aurkikuntza egin zuten. 2011n hainbat harri markatu zituzten, eta 2013ko abenduan harri horien posizioa ikustera joan zirenean, lakuaren zati batean izotz geruza mehe bat zegoela ohartu ziren. Hasieran ez zioten eman garrantzi berezirik, baina goizaldean, bertan lo egiten ari zirela, hainbat kraskatako entzun ondoren ulertu zuten misterioa. Goizeko eguzkia izotza urtzen hasten bazen, eta une horretan haizea baldin bazegoen, harriak pixka bat mugitu egiten ziren. Fenomenoa askotan gertatuz gero, harrien arrastoa metro batzuetakoa izatera ailega zitekeen[1].

Harrietako batek 224 metroko bidaia egin zuen bi urtean, eta beste bat higitzen ari zela filmatu zuten. Hala ere, plazaratutako hipotesiak ez omen du erabat balio ikerlariek markatuta zituzten harri guztien higidura azaltzeko. Beraz, misterioa ez dago erabat argituta oraindik[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Joxerra Aizpurua, «Death Valleyko harri ibiltarien misterioa argitu da... erdizka», Argia, 2014-09-14, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekakAldatu