Hangaroc
Ipar Europako emakumeen jantzia
Hangaroca amantal moduko jantzia zen, beste arropen gainetik jartzen zena, ipar Europaldeko emakumeen artean, VIII, IX eta X. mendeetan zehar.[1]
Hangaroc-aren jatorrizko forma, artilezko edo lihozko oihalez egindakoa zen, tutu antzeko formako jantzia zen, besapeetaraino iristen zena eta, sorbalden ingurutik, bi oihalezko zerrendetatik zintzilikatua.[2] Berna erdiraino iritsi ohi ziren.[3] Era berean, emakume aberatsenek hangaroc-a artile txirikordaz edota brodatuz apainduta eramaten zuten.
Bi krisketekin ere eusten ziren, obalo formakoak zirenak eta "dordoka krisketa" izenekoak. Krisketa hauek garai hartako emakumeen hilobietan ezaugarri ziren.[4]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Vikingoen kultura Visit Norway webgunean
- ↑ Graham-Campbell, James; Wilson, David M. (2001), The Viking World. Frances Lincoln ltd, 115. or. ISBN 978-0-7112-1800-0.
- ↑ Wolf, Kirsten (2004): Daily Life of the Vikings. Greenwood Publishing Group, 79. or. ISBN 978-0-313-32269-3.
- ↑ Jesch, Judith (1991): Women in the Viking Age. Boydell Press, 15. or. ISBN 978-0-85115-360-5.