Hamelingo txirularia

Hamelingo txirularia besteak beste Grimm anaiek jasotako kondaira da, Der Rattenfänger von Hameln izenburupean (euskaraz, Hamelingo Arratoi Ehiztaria), Hamelngo hirian 1284ko ekainaren 26an izandako ezbehar bat dela-eta.

Hamelingo txirulariaren irudi zaharrena, eliza bateko beirate batean.

HariaAldatu

Hamelin hiria arratoiek hartuta zegoela, egun batean ezezagun bat agertu zen hirian. Ordainsari baten truke, berak arratoi guztiak akabatuko zituela esan zien. Herritarrek bere proposamena onartu eta txirularia zen ezezagunak txirula atera, txirularen soinuaz arratoiak erakarri, bere atzetik abiatu eta azkenean ibai bazterrera eramanda ibaian ito ziren.

Arratoiak akabatuta, herritarrek ez zuten beren hitza bete eta txirulariari ez zioten ordainsaria eman. Txirulariak haserre alde egin zuen eta ekainaren 26 batean, hirira itzuli zen, hiritar guztiak elizan zeudela. Txirula jotzen hasi zen eta hiriko haur guztiak erakarriz, haren atzetik abiatu ziren horrela. Kobazulo batera heldu, kobazuloa itxi eta geroztik ez zuten haurren berririk izan. Grimm anaiek jasotako bertsioaren arabera, bi haur bakarrik salbatu ziren, bat herrena eta bestea itsua, eta beste guztiak Transilvanian agertu ziren.

Lueneburgeko eskuizkribua (c. 1440–50) da gertakariaren lehen berri idatzia ematen duen agiria.

Kanpo estekakAldatu