Hallucigenia Kanbriar garaian bizi izan zen animalia bat da, gaur egun iraungita dagoena. Bere itxura berezia dela eta sailkatzen zaila da baina gaur egungo onikoforoekin erlazionaturik dagoela uste da.

Hallucigenia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaLobopodia (en) Lobopodia
FamiliaHallucigeniidae (en) Hallucigeniidae
Generoa Hallucigenia
[[|]]
Hallucigenia-ren fosila.
Hallucigenia espezieak, Hallucigenia sparsa (gorria), Hallucigenia hongmeia (berdea) eta Hallucigenia fortis (urdina).

Aurkikuntza eta taxonomia aldatu

Charles Doolittle Walcott naturalistak Burgess Shale aztarnategian aurkitu eta deskribatu zuen aurreneko aldiz. Walcottek Canadia generoko poliketo gisa sailkatu zuen[1]. 1977 urtean Simon Conway Morris-ek zerbait desberdina izan behar zuela pentsatu zuen, eta genero berria sotu zuen, Hallucigenia. Izenak argi erakusten zuen animalia hau deskribatu eta sailkatzeko zailtasuna. Arantzak eta gainerako luzakinak goian ala behean izango ziren erabakitzea ere zaila zen. Gehienetan arantzak hankak zirela pentsatu izan zen eta hodi itxurako luzakinak garro antzerako egitura batzuk. Zientzilari batzuek ere esan zuten animalia handiago baten luzakina izan zitekeela, Anomalocaris-ena kasu.

1991 urtean Lars Ramskold eta Hou Xianguang paleontologoek Txinan aurkituriko fosilak aztertzean onikoforoen taldean sartu zuten[2][3]. Hauek animaliari buelta eman eta hodi itxurako luzakinak hankak zirela eta arantzak babes egiturak zirela ebatzi zuten. Arantzak mugikorrak izan zitezkeen ideia ere azaldu da, gaur egun hainbat ekinodermatuk dituztenen antzera[4].

Burgess Shale aztarnategian dagoeneko 109 fosil aurkitu dira[5] baina mundu mailako kanbriar garaiko estratuetan hainbat tokitan aurkitu dira, Txinan esate baterako.

Hiru Hallucigenia espezie deskribatu dira:

  • Hallucigenia sparsa (Conway Morris, 1977)
  • Hallucigenia fortis (Hou & Bergström, 1995)
  • Hallucigenia hongmeia (Steiner et al 2012)[6]

Deskribapena aldatu

Hallucigenia animalia txikia da, 0'5 eta 3'5 cm artean neurtzen baitu. Zazpi edo zortzi hanka pare ditu eta bakoitzak muturrean bi erpe ditu[3]. Hanka bakoitzaren parean, bizkarraldean, arantza koniko bat ageri du. Burua eta buztana identzifikatzen zailak dira, fosil argigarririk ez baita oraindik aurkitu. Badirudi buruan bi begi sinple izango zituela eta hotz erradialak dituen ahoa.

Gaur egungo onikoforoen antzera gorpuntz segmentatua izan zezakeela uste da[3] eta segmentu bakoitzean ketak ere izan zitzakeen, gutxienez aurrealdean elikagaiak lortzeko[7].

Bizimodua aldatu

Sakonera txikiko hondoetan bizi zen animalia bentikoa zen Hallucigenia. Aurkituriko arroka batean zizare handi baten fosila ikusten da eta inguruan hamabost Hallucigenia. Pentsatzekoa da zizarea jaten ariko zirela, eta ondorioz animalia sarraskijalea izango zela ondorioztatu da.

Erreferentziak aldatu

  1. Whittington Harry Blackmore. (1978-11-16). «The Lobopod Animal Aysheaia Pedunculata Walcott, Middle Cambrian, Burgess Shale, British Columbia» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. B, Biological Sciences 284 (1000): 165–197.  doi:10.1098/rstb.1978.0061. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  2. (Ingelesez) Jean-Bernard Caron; Smith, Martin R.. (2015-07). «Hallucigenia’s head and the pharyngeal armature of early ecdysozoans» Nature 523 (7558): 75–78.  doi:10.1038/nature14573. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  3. a b c (Ingelesez) Javier Ortega-Hernández; Smith, Martin R.. (2014-10). «Hallucigenia’s onychophoran-like claws and the case for Tactopoda» Nature 514 (7522): 363–366.  doi:10.1038/nature13576. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  4. (Ingelesez) Ramsköld, Lars. (1992). «The second leg row of Hallucigenia discovered» Lethaia 25 (2): 221–224.  doi:10.1111/j.1502-3931.1992.tb01389.x. ISSN 1502-3931. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  5. CARON, J.-B.; JACKSON, D. A.. (2006-10-01). «TAPHONOMY OF THE GREATER PHYLLOPOD BED COMMUNITY, BURGESS SHALE» PALAIOS 21 (5): 451–465.  doi:10.2110/palo.2003.p05-070r. ISSN 0883-1351. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  6. M. Steiner, S. Hu, J. Liu, H. Keupp. (2012). Bulletin of Geosciences, 87., 107-124 or..
  7. (Ingelesez) McCall, Christian R.. (2019-02-24). A hypothetical reconstruction of Hallucigenia. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).

Kanpo estekak aldatu