Greziar mitologian, Halia (grezieraz Άλια, itsasoa), itsasoko lamia bat zen, Ponto eta Talasaren alaba, eta, beraz, telkinen arreba. Poseidon jainkoa hazi zuen, honekin, alaba bat izan zuelarik, Rodo izenekoa (Rodas uhartearen eponimoa, bizi zen tokia), baita beste sei seme ere. Azken hauek, Afrodita iraindu zuten, mendeku bezala, eroarazi eta euren ama bortxatzea behartu zituelarik. Bere maitea hain duingabe ikusi ondoren, Poseidonek, errudunak, lurrazpian hondoratu zituen, non deabru bihurtu ziren.

Halia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaPonto
AmaTalasa
Bikotekidea(k)Poseidon
Seme-alabakRodo

Haliak, bere buruaz beste egitea erabaki eta itsasora bota zen, non Leukotea izenarekin jainkotua izan zen.

Kanpo estekakAldatu