Hadban
Hadban arabiar zaldiaren lerro edo azpirraza nagusietakoa da[1] . Bere zabalpen eremu nagusia Iranen dago. Bereziki Anizzah eta Ruwallah tribuetako beduino nomadek hazten dituzte abere hauek.
Hadban | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Iran |
Sinonimoak | Haddian |
Gaur egun, Habdan hazkuntzak jarraitzen du Iranen , eta zaldi mota hau arraza nazional gisa hartzen da herrialdean.
Etimologia
aldatuZaldi mota hau Haddian izenarekin ere ezagutzen da Iranen. Hadban-ak ile luzea duten arraza garbiko arabiar zaldiak dira. Bere zurdaren ile handi eta luzeagatik eman zioten izen hori, buruaren eta bekokiaren gainean erortzen dena eta buruaren bi aldeak estaltzen dituena.
Arrazako behorra Hadba deitzen da, eta zaldia Hadba edo Hadbaan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Hendricks, Bonnie Lou. (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds. USA: Norman, University of Oklahoma Press, 486 or. ISBN 0-8061-3884-X..