HAPzko munduaren hipotesia

Bizitzaren jatorriari buruzko HAPzko munduaren hipotesiak, hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAPen) erabilera, ARNaren, aurre-munduan bizitzaren sorrerarako oinarriak eratu zituen erdibideko urratsa izan zela proposatzen du. Simon Nicholas Plattsek 2005ean proposatu zuen. Orain arte ez da frogatua izan, nahiz eta 2007an, Cassini-Huygens sondak, Titaneko atmosferaren gainekaldeko eremuetan, tolinan ioi negatiboen presentzia aurkitu zuen.[1]

Hainbat esperimentuk, Millery eta Ureyrena bezalakoek, zalantzan jartzen dute era errazean molekula organiko aintzindariak, aminoazidoak barne, sor daitezkenik. ARNaren munduaren hipotesiak, nola ARNa bere katalizatzailea (erribozima bat) izan daitekeen erakusten du, eta era honetan, bizitzaren agerpenaren oinarriak ezarri ziren. Hala baina, aldi berean, zenbait argitu gabeko pausu ageri dira, lehen ARN molekulak nola eratu ziren azaltzen duena bezalakoak.

Jakina da, jatorrizko ozeanoaren osagai probableak hidrokarburo aromatikko poliziklikoak (HAPak) direla. HAPak normalean ez dira oso disolbagarriak itsasoko uretan, baina eguzkiaren izpi ultramoreen bezalako erradiazio ionizatzailearen eraginpean jartzean, gainazaleko hidrogenoaren atomoak deuseztatu egin daitezke, eta hidroxilo taldeengatik ordezkatu, hauek askoz ere disolbagarriagoak uretan izatea eraginez.

HAPak anfifilikoak dira, hau da, alde hidrofoboak eta baita hidrofiloak dituzte. Beraz, disoluzioan egoterakoan, lipidoek bezala, joera dute metaketetan antolatzeko bere burua, zati hidrofoboak babestuz.

Auto-antolaturiko metaketa hauetan, eraztunen arteko banaketa 0.34 nm-koa da. Hau, ARNan eta ADNan aurkitzen den banketa distantzia berdina da. Molekula txikiak, bere kabuz batu litezke HAPen eraztun hauetara. Hala baina, eraztun hauek eratzen daudela, bere artean biratzeko joera dute, zeinek beste konposatuekin edo beheragoko posizio batekoekin talka egin luketen elakrtutako konposatuak desplazatzeko joera bat sortzen duen. Era honetan, horrek, base puriko eta pirimidinikoak bezalako molekula planareen lehentasunezko elkarketa estimulatzen du. Base hauek ere anfifilikoak direnez, antzeko metaketetan lerratzeko joera daukate. Eta honek, azido nukleikozko eskeleto bat baseekin batera eratzeko andamiaje eraginkor bat sortzen bukatzen du.

Azidotasunaren aldaketa txiki batek baimendu ahal izango luke orduan, baseak PAHen jatorrizko metaketatik askatzea, eta era honetan, ARNa bezalako molekulak eratzea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu