Guvernaculum testis
Guvernaculum testisak (gubernakulu izenez soilik ere ezagutzen direnak) gonaden alde kaudalari lotuta dauden peritoneo tolesturak dira. Enbrioi garaian, gonaden migrazioaren erantzuleak dira.
Guvernaculum testis | |
---|---|
Xehetasunak | |
Terminologia anatomikoa |
Funtzioa garapenean zehar
aldatuGubernakuluak tira egiten du gonadetatik hauen migrazioa eraginez. Mutilen kasuan (gonadek testikulu edo barrabil izena ere hartzen dute), poltsa eskrotaleraino migrarazten ditu gonadak. Nesken kasuan (gonadek obario edo obulutegi izena ere hartzen dute), aldiz, gonaden jaitsiera barrunbe pelbikoan amaituko da, hau da, mutilen gonadak neskenak baino gehiago jaitsiko dira.
Heldu garaiko egitura
aldatuGubernakuluak enbrioi aroan soilik agertzen dira egitura desberdintzatu gisa, iraitz eta ugal aparatuen garapena gertatzen den bitartean, hain zuzen. Heldu arora iristean egitura bestigialak agertzen dira gubernakuluen lekuan, hau da, hauen arrastoak baino ez dira agertuko.
Arrak (mutilak)
aldatuGubernakuluaren goiko zatia guztiz degradatzen da.
Gubernakuluaren beheko zatiak lotailu eskrotala osatzen du.
Emeak (neskak)
aldatuGubernakuluak bi egitura bestigial dusk: lotailu obarikoa (obulutegiak eusten ditu) eta uteroaren lotailu biribila (uteroa eusten du).