Gutxiengoaren txostena

ipuin

Gutxiengoaren txostena (ingelesez: The Minority Report) Philip K. Dickek idatzitako zientzia fikziozko ipuina da, 1956an Fantastic Universe aldizkarian argitaratua. 2002an Steven Spielbergek zinemara eraman zuen.

Gutxiengoaren txostena
Jatorria
Egilea(k)Philip K. Dick
Argitaratze-data1956
IzenburuaThe Minority Report
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa
Hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Zatiak10 kapitulu
Egile-eskubideakcopyrightduna

2015ean Aritz Gorrotxategik Meettok argitaletxeentzat 'Ordaina' izeneko ipuin-bildumaren barnean euskaratu zuen. Guztira, hamaika narrazio kronologikoki ordenatuta biltzen ditu 'Ordaina'k, Dicken estiloa eta bilakaera hurbilagotik eta zehaztasun handiagoz hautemateko.[1]

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Poliziak hiltzaileek euren hilketak gauzatu aurretik atxilotu eta epaitzeko helburuz teknologia psikikoa erabili ohi du. Etorkizuna aurreiragarri daiteke eta elitezko Precrime unitateak errudunek euren krimen edo delituak burutu aurretik atxilotu ohi ditu. Haiek atxilotzeko frogen oinarriak "precogs" direlakoetan daude, inoiz akatsik egin gabe hilketak aurreikusi ohi dituzten hiru izaki psikikoak direlarik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.